miércoles, 27 de febrero de 2013

Agroekologiaruntz... kafe tertuliara gonbidatzen zaituztegu!!!

Otsailaren 28an, osteguna, 19:00tan 
Plaza Beltza Kulturgunean (Sopelan)



Behin baino gehiagotan entzun dugun agroekologiaren inguruan arituko gara: zein ezberdintasun dago ekologia eta agroekologiaren artean? Agroekologia al da  landu beharreko eredua? Zergatik?

Bestalde, munduko hainbat herrietan martxan jarri diren dinamiken berri izango dugu, Kubako campesin@ a campesin@ metodologia kasu.
EH-ko esperinetzia praktikoak ezagutzeko aukera izango dugu: hasierako kezkak, aldaketak, orain arteko ibilbidea...

Gonbidatuak, honako hauek izango dira:

- EHNE Bizkaia
- Via Campesina
- Bizkaiko baserritarra (Zeberio)

viernes, 25 de enero de 2013

Bihar, Urtarrilak 26,
HERRI AZOKA Algortako Telletxe Plazan.
 Uribe Kostako Agroasanblada eta Algortako Gazte Asanbladaren eskutik, ANIMATU!!!
 

jueves, 24 de enero de 2013

Agroekologiari buruzko hitzaldia Tartanga Institutoan


Pasadan astean, urtarrilak 6, Erandioko Tartanga Institutoan, elikadura burujabetza eta agroekologiaren inguruan berba egiteko aukera euki genuen bertako ikasleek antolaturiko aste berdearen barruan.
 
Nekazaritzaren egoeraz, lurraren arazoaz gure eskualdean, bidezko merkatuaz eta kontsumo taldeetaz aritu ginen besteak beste. Via campesina nazioarteko mugimenduaren inguruko bideo bat ikusteko tartea egon zen ere.