jueves, 15 de noviembre de 2012

UKAGROASANBLADAREN AURKEZPENA

Udondo gaztetxeak 12 urte beteko ditu eta egitarauaren barruan agroasanbladaren aurkezpena burutuko da hurrengo asteartean, azaroak 20 19:30etan. Bertan, agroasanblada zer den eta zertan dabilen jakiteaz gain, etorkizuneko erronkei zelan heldu eztabaidatzeko aukera egongo da, animatu parte hartzera.

Zorionak Udondo ta urte askotarako!!!



ELIKADURA BURUJABETZA MURALA SOPELAN!

Uribe Kostako agroasanbladatik, hormairudi bat egitera animatu ginen aurreko zapatuan Sopelan burututako 3. mural politikoen topaketan. Hainbat eragileek parte hartu zuten Plaza Beltza kultur elkarteak urtero antolatzen duen ekimenean. Elikadura burujabetza aldarrikatu gendun barriro ere.


martes, 6 de noviembre de 2012

ESNETIK Elikadura-subirautzari buruzko hitzaldiak Romon eta Algortan.

Esnetik ekoizpen eta kontsumoaren kooperatibaren eskutik, elikdaura-subirautza, ekoizpen eta kontsumo etikoen inguruko hitzaldi bana izango dira asteazken eta ostegunean Itzubaltzeta-Romon eta Algortan.

Lehenengo hitzaldia azaroaren 7an izango da Romoko Kultur Etxean, arratsaldeko zazpi t’erdietan; bigarrena, aldiz, Algortako Villamonteko Kultur Aretoan, ostegunean.

Informazio gehiago kartelean: